domingo, 15 de septiembre de 2013

ATSEKABEA



Ez dakit honekin euskotalibanarena egingo dudan, hainbestetan nik neuk kritikatu egin dudana hain zuzen. Baina ez, bada aspaldi Anne Etchegoyen kantari baxenafarraren lana nolabait gustuko edo dudala. Auskalo zer dela eta atsegin dudan, bere ahotsa sotila begitantzen zaidalako, neska pertxenta delako, euskaraz kantatzen duelako soil-soilik? Ez dakit ba, ederra bai dela ikaragarri gainera, baina hori jakina ezta nahikoa kantari bat gustuko izateko ala ez, ahotsa agian behartuegia sotila emateko eta euskaraz ari dela susmoa dut ez duela behar bezala ahoskatzen. Areago, badut susmoa ez dakiela euskeraz, besteak beste inoiz egiten ez baitu jendaurrean, inon aditu egin ez baitiot edo baldin badaki are okerrago, noski sekula egiten ez baitu. Orain bai, badakit nik euskaraz ez jakitea ez dela inongo pekatu edo deliturik, beharko, noski ezetz. Baina bada bitxia behintzat euskara nolabait lanabesa duenean, bere kantutegi gehiena euskara baitago. Azken hau, jakina, oso eztabaidagarria izan liteke, ez baitago funtsean inolako premiarik euskaraz kantatzeko euskaraz jakitea; areago, erdalduna izanda euskaraz kantatzeak badu meritu handia eta bada gainera euskarari nolabaiteko gorazarre bat edo egitea. Hala ere, ez nago batere ziur idatzitako azken honez Etcheyoyen andrearen Bidarteko kantaldi hau ikusi eta gero, batez ere "Euskal Herrian Euskaraz" kantetan ibili eta bukatutakoan kantu honen inguruko azalpen guztiak frantses soilean eman eta gero, baietz ba, baliteke entzulego gehiena erdalduna izatea Iparraldeko Bidarte herria azken finean Frantses Miami txiki bat baino ez baita. Alabaina, min hartzen dut nahitaez Etchegoyeni aditzerakoan Euskal Herrian Euskaraz kantuaren nondik norakoak frantses hutsean, nik hainbeste maite dudan frantses hizkuntza bestalde, Anneren ezpainetan ikaragarri eder ere begitantzen zaidana, delako kantuak EHn euskaraz egitearen premiaz hitz egiten baitu, "guk euskaraz, zuk zergatik ez". Baietz ba, ez dut uste Anne Etchegoyen aparteko pekataria denik euskaltzaletasunaren fedeari dagokionez, badakit munduko eskubide osoa duela euskaraz, suawiliz, samieraz edo kantatzeko gogoa baldin badu; baina, kontraesana ezin nabarmenagoa da, eta min, min handia egiten du euskalduna izateak, Euskal Herrian euskaraz kantatzea eta jendaurrean barra-barra erdaraz aritzeak. Bada tristea, arras atsekabetzekoa, Iparraldeko -gutxienez- euskararen etorkizunaren nondik norakoen berri ezin ageriago ematen baitigu, hau da, Donibane Garazira heldu eta kaleetan turistendako salgai dauden euskal souvenir guztiekin batera -ikurrinatxoak nonahi nagusi- nolabait esatearren: euskaltasuna klitxe turistikoa, exotikoa, komertziala, bilakatuta Ipar Amerikako indioen euriaren dantzaren antzera. 

1 comentario:

  1. Hey Txema, erabat ados. Zer kantatzen duzun ohartzen ez bazara ere, ez kantatu mesedez, hitzek esanahia dute. Hegoak ebakiren bertsioa erabat melenga eta efektista hutsa egiten zait, perfume iragarki bat dirudi, to be honest.

    ResponderEliminar

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...