Aho bete hortz utzi nau Alemaniako liberalen porrot erabatekoak, benetan diot, diputatu andana izatetik kale gorrian geratzera, benetan xelebrea. Alderdia bera bezainbeste, Liberalen Alderdia oso-oso xelebrea baita, alde batetik ezkerreko aldarrikapen pila bere egin zuen hastapenetan, edo bestela esanda, liberalek euren buru guztiz aurrerakoitzat zuten/duten, alde horretatik ezin ziren inondik inora Merkelen alderdikoekin edo Babariako kontserbadoreenarekin parekatu. Hala ere, ekonomia arloan liberal peto-petoak ziren, estutuaren zeregin edo eskusartze orori muzin egiten zioten, edo haiek esan bezala alemaniarren poltsikoen jagole amorratuak omen ziren. Bazuen bere erakargarritasuna, lilura, enetako behintzat bai hainbat arlotan, batik bat enpresa-gizon txikien zein langile gaituen erosahalmenaren aldeko politikari zegokionez. Baziren, ordea, gainerako ia alemaniar guztiek jende larrusendotzat hartuta, hau da, handiustekeria galantza egozten zietela, hots, euren jokabidea gainontzeko alderdiekiko guztiz harroa edo harroputza izan ohi zela, edo bestela esanda eurak beti eraginkorragoak, argiagoak, arinagoak, aurrerakoiagoak zirelakoan jokatu ohi zutela. Azken urteotan asiar jatorriko buruzagi gazte bat hautatu egin zuten. Zergatik ez, politikari azkarra eta trebea omen zen, berdin zien jatorriak noski, gauzok ez zituzten aintzakotzat hartzen, haiek behintzat ez. Tamalez, eta beste hainbat motibo edo alde batera lagata, buruzagiaren jatorriak izan bide du eragin handia liberalen porrotean, diotenez bere jatorriak ez zion hainbat hautesleri inolako konfidantzarik iradokitzen; auskalo zer dela eta, baina egia izatekotan hori bai litzatekeela gauza xelebrea, zeren liberalei arrazoi osoa emango bailieke azken batean haiek botoa ematen zien hautesle gehienak baino azkarragoak, argiagoak, arinagoak eta batez aurrerakoiagoak zirela adierazten zuten aldiro.
sábado, 28 de septiembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario