Kantauri itsasoa, bi aste eta piku Gasteizen eta faltan somatzen hasi
naiz, berdin dit Mutriku aldekoa den edo Asturias kostaldeko edozein
puntatakoa. Negu partean ikaragarri maite dut hondartzan zehar paseatzea
lasai askoan, hots, kantuak zioen bezala kresala azalean, iparraizea
gorputz osoan, olatuen bortitza ikusmira liluragarria, itsasoko zerumuga
enetzat iradokitzailerik handiena, gutxienez lasaigarriena, ez dit
axola errekurrenteena ere den. Itsasoa baretasun eta bortizkeria,
olatuen joanetorri etengabekoa, itsasgora eta itsasbeheren
mendekotasuna. Hau guztiau bizitzaren metafora? Horrela izanda espero
dut datozen egunotan itsasoa nire gogotik erabat ezabatzea. Zer gara gu,
itsasoa zeharkatzen duten ontziak ala portura itzultzen direnak? Ai,
ai, ai ene...
lunes, 5 de enero de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN
Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario