Behin baino gehiagotan hizpidera ekarri dut hementxe bertan, hau da,
edonon nagusitu zaigun kosmopaletismoaren zantzurik ageriena. Nik
ingelesa maite dut, hainbat urtetan ingelesez bizi nintzen atzerrian
nengoela, ingelesez irakurri ohi dut hizkuntza horretan gogoko dudan
oro, ingelesa lanabesa ere izan dut azken urteotan. Hala ere, bat nator,
zeharo, atzo Berrian agertu zen zuzendariari eskutitz hau idatzi duen
Joxemari Ibarbururekin. Areago, gaur bertan Gasteizen "Oh My Cut"
izeneko ileapaindegi frankitzia baten aurretik igarotzerakoan (bezero
gehienek "omicut" deritzotelakoan nago...) barrurantz begiratu bat eman
diot, eta zera ikusi dut tokadore baten gainean, "The final touch" zioen
iragarki bat, hau da, bezeroei azken ikutua emateko apain-mahaia;
"ointxe, Karmele, emungotzut "defainaltuotxia" eta listo..."
jueves, 8 de enero de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
OBSESIYUA
- Beste behin ere faxismoaren kontuarekin? -... - Benetan, izan zintzoa; ez al zaude apurtxo bat obsesionatuta faxismoaren lelo horrekin? ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
- B eldur naiz gainera datorkigun etorkizuneko gizarteaz. Ze ba? - Ez al zara jabetzen gure inguruan jaiotzen diren seme-alaba gehienek an...

No hay comentarios:
Publicar un comentario