jueves, 8 de enero de 2015

NOR BERE INFERNU TXIKIAN




"Herri txikia, infernu handia", baina herri mota asko dago, herrialdea, herria, etxea, familia, lagunartekoa,lankideena, ustezko gogaideena. Zer nolako txikitasuna da hori? Edo bestela eta zehatzago galdetuta, zein da benetan mintzen zaituen txikitasuna? herrikideen, auzokoen, senitartekoen, adiskideen etengabeko arbuioa edozein gauza egiten duzula, ulertezintasuna, hots, haiek normaltzat hartzen duten orori muzin egiten diozula gaitzesten zaituztenean? Beldur bizi da nire hemengo inguruko jendea ondokoen begietara ezohikoa den edozer ez egitearren, Gainerakoen destainazko hitzen beldur bizi dira, beldur bizi dira artaldetik aldenduko dituen edozein gauza egiterakoan. Gauzak horrela bizitzaren auspoa ikaragarri murrizten da. Izan ere, besteen begietara, usteetara, juzkuetara, murrizten da, norberaren bizimodua etengabeko kontrolpean balego bezala. Murritza da dena nire bertako bizi-inguruan, euren bizitza itzel murriztu egin duten murriztatzailez gainezka dago. Zein murritza izan da beti murrizten ninduen herri zehaztezin hori!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...