martes, 16 de enero de 2018

UR HANDITAN BETI JITOAN


Bai, Ur Handitan telesaioko programa, euskal presoen semealaben gorabeherak jorratzen dituena, ikusi egin dut. Hunkigarria, noski, nola ez haurrak tartean, enpatia sorrarazten dizute ezinbestez. Halere, saioa ikusi ahala nire buruari galdetu diot: ETAren biktimen seme-alabei buruzko saiorik egon den noizbait ETB 1.ean, egongo al den. Baliteke erdaraz zer edo zer egotea, nik uste halatsukorik ikusi badudala hor nonbait. Baina euskaraz? Ba al dago euskaraz oso bestelako sensibilitarerik segun biktimen ala borreroen seme-alaben nahigabeak diren ala ez. Zergatik ez tartekatu bi errealitate gordinok nolabait orekatzearren? Ez nuke halakorik pentsatu nahi, batez ere ETB1koek presoen seme-alabekiko erakutsitako sensibilitatea haur gehienok euskaldunak izateagatik izan dena, hau da, audientziak audientzia, hots, gutarretakoak izateagatik. Ez nuke nahi baina pentsatu pentsatzen dut, alegia. Edozelan ere, ur handitan edo txikitan gizarte honetako hainbat eta hainbat talderen naufragio morala erabatekoa omen da, bai horixe.

*The Wreck of a Transport Ship by Joseph Mallord William Turner.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...