lunes, 16 de abril de 2018

BURUAZ BESTE EGIN




Badaude hamaika modu
gure buruaz beste egiteko.
Okerrena, krudelena, makurrena,
ezari-ezarian delako erabatekoena,
ordea,
gurea ez den bizitzari atxikitzea.
Hau da,
elkarbizitzea maite ez ditugun gizakumeekin,
maitemintzea gugan inoiz erreparatu ez duenarekin,
borrokatzea inoiz ezer eman ez digun aberri baten alde,
adoratzea sekula sinetsi ez genituen jaungoiko asegaitzen fedea,
besarkatzea borrero odol-goseen borroka antzuak
desiratzea inoiz nerezi izan ez duguna,
ahaztutzea bizi nahi genituen akorduak,
gutiziatzea borrokatu ez dugun oro,
amestea dena hobe izango zatekeela.

Honaino helduta aitortu beharrean gaude,
aizto baten zorrotza,
pistola baten tiroa
edota amildegi baten sakontasuna,
gure burua akabatzeko modu arinak direla,
alperrik galdutako bizitza baten aldean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...