Bizitza joaten zait etengabeko joan-etorrietan.
Zoriontsua naiz edonon,
Baita ohiko dohakabea ere.
Ez dut inolako edota inongo sustrairik,
Ez bainaiz lurrera atxikitako zuhaitzik.
Baditut ordea oso bestelako atxikimenduak,
Txikitako oroitzapenak, bizitako sentipenak,
Maiz gogora etortzen zaizkidan garai onak,
Maite izan ditudan pasaiak eta pertsonak,
Beti gogoan munduan bakarrik utzi nauen aita,
Barre karkaila eragiten zidan lagun zaharra,
Baina jakin badakit oraindik ere
Falta zaidala sentitzeko dexente.
Horrexegatik zait mundua hain zabala
Nire etorkizunaren balizko eszenatokia
Eta nire mundu txikia dut aldiz oroimina.
Horrexegatik ere landareak lakoak diren horiek,
Pena ikaragarria ematen didate.
Ez ditugu adarrik, ez eta sustrairik ere.
Ez gara inolako enbor batetik sortzen,
Ez gintuzten inon ezertarako landatu.
Ez gara arbolak.
Afrika aldetik etorri ziren hominidoak gara,
Aspaldi bajatu ginen adarretatik lurrera,
Aberri bakarra dugun lur eder eta zabal honetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario