jueves, 19 de abril de 2018

ARRATS-URREAN




Arrats-urrean

Oso nekatuta nago
Poemak-eta egiteko.



Arrats-urrean
Dakusadan urre bakarra
Da nire zerbeza pitxarra.

Arrats-urrean
Sentitzen dut zama
Zuzen sofara narama.

Arrats-urrean
Zein polita da dena
hor goian ederrena.

Arrats-urrean
Asteon etxean bakarrik
Nola ez egon edanik.

Arrats-urrean
Semeak baditudala akorduan
Auskalo zer prestatu afalorduan.

Arrats-urrean
Hozkirri hau zein eztia
Nirea bai ederra bizia.

Arrats-urrean
Eguna ezta izan makala
Bihar aukeran ez pretala.

Arrats-urrean
Faltan zaitut laztana
Ez naiz hain taranbana.

Arrats-urrean
Bukatu zait garagardoa
Horra hor nire bizi-ondoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...