-Barkatu, baina ez dut galdera ulertu.
-Bai, Lehendakari jauna, galdetu dizut ea uztailak 12ko hausteskundeetan EAJri botoa ematea derrigorrezkoa izango den Sanchez presidentearekin Covid 19 birusaren kontra adostutako neurrien barruan.
-Eh? Berriro diot, ez dut...
-Musukoak, bai, ezta?
-Bai, haustekunde mahaietan musukoak boza emateko nahitaezkoak izango dira.
-Baina, EAJko txartela gutun-azalaren barruan oraingoz ez, ezta?
-Ez, oraingoz ez... Edonola ere, koronabirusaren pandemiaren garapenari adi egongo gara, oso aintzat hartu beharrean gaudelako izurria oraindio bukatu ez dela.
-Orduan, zer dela eta hausteskundeak orain eta ez geroago?
-Beste galderarik?
Bai, irakasle gogorra, zitala bezain xelebrea. Horrexegatik ere aukeran:
-Kagonzotz
-Kopetaraino
-Kiskaldu
-Kilkildu
-Kutsatu
-Koldarkeria
-Kakazaharra
-Kuxidadea
-Kasketa
-Karramarro
-...
Edozelare, koronabirusarekin nola edo hala elkarlotutako K letraz hasten den edozein hitz.
-Bizitza da txipiroi beteak euren beltzean prestatu bezala.
-Zelan?
-Bai, atzo hainbat orduz txipiroiak garbitu, saltsarako berakatza, tipula, tomatea, piper txorizeroa, ardo txuria..., txipiroiak banan-banan eta batez ere tentuz bete prestaturiko mami txit gogoaz, hau da, txipiroien oinez, tipulaz, urdaiazpiko puskez eta arraultz egosiez egindakoa, banan-banan frijitu/markatu ere bai lapikora bota aurretik... Gerora dena lapikoan bildu eta... Eta atzo dena izugarri goxoa izanda ere, xamur-xamurra, biharamunean zure seme nagusia urtebetetzea dela eta, zure emaztearen gurasoak bazkaltzera propio etorrita ere, txipiroiak mahai gainean ipintzen dituzula...
-Zer, zer???
-Ba, txipiroiak behin sutan azkar-azkar berotu eta gero denak ozta-ozta saltsan deseustatuak, nire sukaldari esfortzu eta harrotasun osoa beltzenenean birrinduak.
-Eta?
-Eta hori, atzo egindako lan nekoso osoa hutsaren hurrengoa.
-Zure ustezko karrera literarioaz ari zara edo?
-Eeee... baita ere, baleike bai; baina...
-Argazkikoak ez dira zureak, ezta?
-Ez, nireak...
-Ez zuten argazkia merezi?
-Ez, ez zuten merezi.
-Ez eta zure liburuek ere...
-Nik bizitza eta txipiroi beteak euren beltzean uztartu nahi nituen metafora borobiltzearren.
-Bai, badakit; baina, metaforatik tiraka...
-Asteartean geratutako saltsa arroz beltza egiteko aprobetxatuko dut.
-Bai, eta antzeko zerbait egin behar zenuke zure...
-...
-Ondo ba, barkatu; banoa pikutara, bai.
Gaur, aspadiko partez lehenengo eguzki printzekin batera, berebiziko gogoa itsasoraino joateko, gure etxetik 15 minutura edo, Asturiasen gaudela sarri askotan egin ohi dugun bezala. Horixe zen geure gaurko asmoa; baina, fasekako ditxosozozko arauak direla buruhauste bart nire emaztea sarean bilaka, azterrika, ari zen zer egin litekeen eta zer ez asmatu nahian. Dena alperrik: bai, Asturias aldean libre ibil gaitezke -duela pare bat egun Piloña aldean bizi diren bere gurasoak ikustera joan ginen, edo bestela esanda, kotxeko bateria konpondu zidan mekanikaria alde batera lagata, 50 egunetik gora pasa eta gero ikusi dudan hezur eta mamizko aurreneko gizakumea nire amaginarreba izan da... hortaz, eta ohitura berri honi jarraituz, ez dakit Gasteiza itzuli orduko hots egingo diodan aurreneko gizabanakoa Markuleta izango den... (bai, badakit, barne broma itzel gaizto-gaiztoa baten batek estimatuko duelakoan edo...)-. Halere, ibilaldiak murrizteko ordutegia betetzen jarraitu beharra dago, beraz, kostaldean zehar pasatzeko denbora ezin murritzagoa, ez baldin bada terraza batean esertzeko, baina terrazak Gijon bezalako hirietan baino ez daude, ez behintzat behar bezainbeste. Bertan behar adina kontsumi genezake, baina ezin dira guk maiz itsasoaren ondoko edo ertzeko parkeetako zurezko zein harrizko mahaietan bazkaldu ohi ditugun etxean prestaturiko ogitarte zoragarriak eraman, hots, terrazetan bai, baina parketan zuhaitzetako itzalpean lasai askoan eseri edo belar gainean goxo-goxo etzanda ezin, isungarria omen... Hau nahaste-borrastea, hau, benetako buruhaustea. Eta horrenbestez gaur goizean auzoan zeharkako ibilaldiarekin konformatu beharko gara, menturaz etxera bueltatutakoan etxeko andreak prestaturiko katxopo ederrak gozatze aldera. Hauek dira bizitza murriztuaren aje tentelak, memelak, alegia. Egonarria lege.
No hay comentarios:
Publicar un comentario