sábado, 23 de mayo de 2020

ZAHARTU AHALA


ZAHARTU AHALA: http://www.uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/zahartu-ahala


Zahartu ahala azkarregi omen doaz urteak.
Denboraren joana gogoaren egonezina.
Bizitza ezerezten zaigu eskuen artetik
Atzera begira dena da bataila-leku

Zahartu ahala astunegiak omen dira egunak.
Denbora da zerbait burutzeko obsesioa.
Bizitza bilakatzen zaigu zorrik behinena.
Atzera begira dena da porrotaren lorratza.

Zahartu ahala motzegiak omen dira orduak.
Denbora da beti faltan dugun ondasuna.
Bizitza antolatzen da geure apurren arabera.
Atzera begira erlojuak eskuzabalagoak ziren.

Zahartu ahala zinkurinak omen dira minutuak.
Denbora da mikrouhin-labearen hotsa.
Bizitza zenbatzen da piluletan edo taulagailutan.
Atzera begira dena da azken agurra.

Zahartu ahala ez dago galtzeko segundurik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

HAURTZAROA

    Zu zure akatsekin, Behar bezainbeste Ni beti nereekin. Oraindik asmatzeke. Zu beti alde batetik Helmugara zuzen Ni betiere bestetik Jito...