domingo, 14 de marzo de 2021

ILUNKERAREN ZAIN


 

Eta martxo ilun bateko zapatu arrats luze hitsean
Nire barrenera zimel begira etxeko eskina batetik
Bihotzerrea eta ezinegona bat eginda nire adorean
Nitaz erditu zen andre dohakabea ikusteke aspalditik

Gauak ziplo bilakatu zaizkit etengabeko lokamutsa
Goizak itxoiteak bukatzen ez den soka zirtzildua
Gaur beti alperrik bilatutako soseguaren ametsa
Geroa eginbeharreko guztien bihozmin purtzildua

Ekartzen dut egunotan nire gaztaro eroa akordura
Ni naiz tai gabe atsekabetzen zaituen haur bihurria
Maite adinako errieta egiten dizun ergel zuhurra
Ohean zure alboan entzanda sufritzen duen inurria

Minutuak segidan gogobeteko nauen dei baten zain
Orduak erreskadan oroimenaren ariketa mingarria
Egunak herrestan samina behin betiko buka dadin
Etorkizuna atoan zoriontsuak berriz izateko aldarria

* Margolana: Richard Diebenkorn - Untitled #11, From Sketchbook, ca. 1950

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...