- Uste dut ahaztu zaigula erruduna zer dela eta dagoen hemen...
- Orduan, askatuko al dugu?
- Bai zera! Ez al diozu haren piurari erreparatu?
- Egia da, errege batena balitz behintzat.
- Hortaz, nola edo hala zigortu behar...
- Bazen garaia COVID19ko neurriak eta murriztapenak bertan behera uzteko!
- Bai, badakit askotxo sufritu duzula hilabete guztiotan, kalean "Askatasuna!" eta guzti aldarrika manifestatu egin zinela. Ezta?
- Bai, motel, edozein taxuzko hartz bezala desiratzen nenbilen mendi edo basora joateko, orein edo orkatzen atzetik korrika ibiltzeko, abaraska eder bat harrapatzeko, gizakien herri inguruko zaborretan bilatzeko edota baserritar atsoak uxatzeko. Bakizu, hartzok atsegin ditugun gauza ezinbesteko horiek.
- Bart bertan kendu egin zituzten neurri eta murriztapen guztiak. Ez al zinen irten hartzen gauzak egitera?
- Buff, hau nagia hau! Gainera, bart gauean Netflixetik Tell It to the Bees pelikula jarri zuten...
- Zer moduz zure instituto lehen egunak, seme?
- Bigarren astea da eta banago sano nazkatuta. Nire ikaskideen erdietatik gora astakirten hutsak dira egun osoan elkarri burlaka, zirika edo agiraka ari direnak, edozein huskeriak txoratzen ditu, eta betiere ondokoak izorratu nahian dabiltza. Horrenbestez, erabaki dut gainerakoekin harremanik txikiena izatea ahalik eta gutxien nabarmentzeko asmoz, ondo asko baitakit bestela, euren txorakeriei aurre egin ezkero, nire kontra oldartuko zirela etengabean.
- Benetan diozu?
- Bai, aita. Ba al duzu aholkurik institutuan nola jokatu behar dudan asmatzearren edo?
- Ehhhhh, ba, egia esanda ez, ez dut uste inolako premiarik duzunik...
No hay comentarios:
Publicar un comentario