lunes, 8 de noviembre de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA


 Gurasotasuna funtsean seme-alabekin etengabe amore ematea izaten denekoa.

Ez dakit zenbat bider esan eta esaten diodan nagusiari gitarra taxuz jotzeko egunero ordubete eto jo behar duela behar bezala trebatzearren. Berdin dit gitarra jotzea txortan egiteko baino ez baldin bada, ni beti esaka ari natzaio: "Gitarra zenbat eta txukunago jo, orduan eta txortan maizago egingo duzu". Ez dakit ere zenbat bider esan nion txikerrari pianoan trebatzeko ere ezinbestekoa zela... Ez dakit zenbat bider eta zenbat arlotan amore eman eta emango dudan nire bi astapotro ustez musikazale amorratuekin.




-Baina, baina, ze ostia da Jabolin dalako hori?
-Amerikanoek egunotan ospatzen duten bildurrezko jaia edo. Bakizu, kalabaziak-eta buru gainean...
-Eneee, ze txorrada klase da hori; baina, hori hamen betitik ospatu degu, Mutrikun.
-Kalabazekin ta guzti?
-Bai, motel, gaztetxuak alde batetikan bestera ibiltzen giñan jentia bildurtzen. Egun batzuk leheno inguruko ortuetan kalabaziak lapurtzen ginduzen gero hustu eta barruan kandeliak-eta sartzeko. Kalabaziak atien ondoan, atarixetan edo, ipintzen ginduzen. Segidan kalian gora eta behera juten giñan kantatzen: "Xesteron kontra, animen alde..." (Xestero Mutrikuko enterradorian izena zan). Gaba Beltza esaten giñun.
-Ba Mutrikutik kanpo jai horri Halloween esaten diote...
-Ikusten? Kanpoko guztixak kolonizatuta zoze!
-Bai, eta zuek beti pequeña aldea que resiste ahora y siempre al...
- Corte Ingles?




GABA BELTZAREN KONTURA HAMAIKA NOTA EDER
Auskalo zer dela eta, baina ziur nago "Jabolin" delakoarekin lotuta dagoela halabeharrez, baina atzo gauetik gaur goizera arte Rachmaninoven Piano kontzertu famatua, no.2 op.18 , gogoan darabilkit etengabe, baita oraintxe bertan CDgailuan ipinita ere ohetik jaiki naizen bezain laster. Rachmaninovek nola edo hala Jalobingo pertsonaia bat gogorazten dit, bai horixe: Drakula. Baina, zergatik? Haren piura garai eta argalarengatik edo musu hezurtsu, sudur luze eta begi handiengatik? Bere aldarte ia beti goibelarengatik? Zuribeltzeko argazkietan agertzen den lebitarengatik? Baliteke, bai; baina, ez, bere eskuengatik baizik. Bai, eta batez ere, zehazki, erpurutik hatz txikirako 30 zentimetro izugarriengatik. Hatz luze-luzeak, bai, Drakularen parekoak begitantzen zaizkidanak, hau da, bere biktimei odola gogora hurrupatu aurretik ondo, gogor, tente, oratzearren; baina, errusiarraren kasuan, haatik, honekin batera gaineratzen dudan piano pieza ikaragarri eder eta batik bat jotzeko korapilatsua bezalakoak borobiltzeko modukoak. https://youtu.be/rEGOihjqO9w
Hau da, noski, Jalobinen kontura burura etorri zaidana, udazkenero bezala Rachmaninovenganga berriro jotzeko aitzakia ezin aproposagoa. Zuek, ostera, bakizue, gaur Gaba Beltza da, disfrutaizue!





EZIN AGERIAGOA
Gaur goizean Euskadi Irratitik hizpide izan dute "Posible al da amaginarrebekin ondo konpontzea", hau da, entzuleek hitz eta pitz egiteko hots egin zezaten. Galdera benetan inozoa. Posible da, noski, amaginarrebarekin ondo konpontzea beronek lehen errespetatzen, gero estimatzen eta baliteke, denboraren poderioz edo, maitatzen ere egiten baldin bazaitu. Hala ere, zeharo ezinezkoa da amaginarrenak, eta zer esanik ez ezagutu zintuen lehenengo egunetik baldin bada, etengabe eta edozein huskeriagatik gaitzesten baldin bazaitu, etengabe eta edozein huskeriagatik zure aurrean ala gainerakoen aurrean isilpean gaizki esaka baldin badabil, zure kontrako etengabeko gezurrak botatzen baldin baditu edo etengabe eta ezin ageriago gorrotatzen zaituela erakusten baldin bazaitu. Izan ere, posible da ondo konpontzea nire emaztea berearekin ezin hobeto elkarrekin konpontzen baita; baina, posible da guztiz kontrakoa nik neuk nere amaginarrebarekin ezertan bat egiten ez dudalako, gure artean inolako konpontzerik ez dagoelako, elkar zinez, gogotik ere, gorrotatzen dugulako. Zer dela eta? Ba, argi eta garbi esanda, nire ama emakumezko ezin jarrotago eta zintzoagoa delako, eta nire amaginarrena, ordea, sorgin peto-petoa. Orduan, zer egin liteke halakorik ez suertatzeko? Batere ez, zorte kontua da eta, nork bere patua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...