Zer egin, nola jokatu, aurrean duzun medikuari hain lotsagabeki nabari zaionean, gainera zure onetik ateratzen zaituen irribarre erdi ezkutu eta iraingarri batez, erabat zintzo, egiatan, eta gainera hurrenez hurren ematen dizkiozun erantzun guztiei muzin egiten diela, hau da, ez dizula bat ere sinesten, hau da, berak aspaldi errezetatutako pilula egunero sinfalta hartzen duzuna, egunero ere ordubete inguru kiron egiten duzuna, zure janari gatz apurrik ere botatzen ez diozuna, edota auskalo zer. Laburbilduta, zu baino askoz gazteagoa den handiusteko beti-tente horrek zu umemoko bat bazina bezala tratatzen zaituelakoan zaudela, ageri zaiola bere gaixoez nazkatuta dabilela denok gezur egiten diotelakoan, bere lanak erruz aspertzen duela adierazi nahian bezala. Eta hau guztiau gutxi ez balitz bezala, gainera ez dago modurik delako petrikilo harroputz xomorroari irrifarre ziztrin bat ere erauzteko bere muxu seriosegiari erreparatutakoan txantxetan egiteko gogoa behingoan kentzen dizu-eta. Izan ere, nik aukeran nire amaren sendagile balentziarra nahiago nuke hamaika aldiz lehenago, bera kontsultan ikusi orduko eskuak altxata botatzen ziona: "¿Otra vez por aquí, Mertxe? ¡Pasas más tiempo conmigo que con tu marido!"
lunes, 10 de octubre de 2022
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario