lunes, 24 de octubre de 2022

AMIODIOZKO GUTUN BAT

 


Berak ez zekien idazten amodiozko gutunak
Hasi ohi zen zurrun: "Andere agurgarria..."
Ia guztiak ziren derrigorrez hitz tuntunak
Saioa suertatu zitzaion zinez barregarria.
"Bazara, laztana, nire bizitzaren izar bakarra",
Nola da posible, arren, tamainako txorakeria.
Bilatzen zuen oro izaten zen erantzun zatarra.
"Bada, berori, neskatila bat limurtzen miraria."
Berak ordea hartu zituen hitz horiek seriotan,
Eta bigarren gutun bat igorri zion pozarren,
"Has gaitezen, bai, lehenbailehen amodiotan!",
Jaso zuen atoan erantzuna dena argitzearren.
"Jaun agurgarria, ulermena agian lausoturik,
Ez da inola ere zu anker zauritzea nire asmoa,
Baina, asmatu behar zenuke inori idatzi aurretik
Amodiozko gutun guztiak; a zelako erridikuloa!"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...