sábado, 29 de julio de 2023

MADRILDAR TURISTA BAKO HONDARTZA


 Hemen dena da eder, goxo eta mirari,
Urteko lehenengo bainu izugarri goxoa
Uztail minean hondartzan berriz igeri
Izena? Inola ere esango ez dudan txokoa.

Ni naiz olatu gainean galtzen den izurdea
Zoriontsua ere izan zeneko egun haiekin
Ezustean pozarren topatzen duen umea
Oraindik ere itsasoa gozatzen duena jakin

Horrexegatik idazten dut toalla baten gainean
Madrildar ahotsik aditzen ez den plaia hontatik
Udaran ere bertakoentzako aisialdia denean
Baietz, badagoela gure paradisuaz gozatzerik.

Nork esango, duela auskalo zenbat hilabete
ikusi nuela ustekabez amildegi ertzean bizitza
Gaur egongo nintzela pozez ezertaz kexatzeke
Gogoa doa, gutxien espero duzunean, gorantza

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...