sábado, 1 de julio de 2023

AMARI


Gauean bakardadea, bai seme, hori bai, gauza tristea
Atzean behin betiko edo utzitako amets eta ilusioak
Ezinbestez alperrik galdutako bizi oso baten oinazea.

Goizean berriz ni neu ezerezean aienatzeko desioak
Zertarako ote ohean beti pena eta neketan bueltaka
Ez banitu ondoan zuekin nolabait lotzen nauten leihoak.

Gogoan dut, bai ama, gure arteko amaigabeko erretolika
Ni zure ametsetan Dublineko egun petral hartan galdurik
alegiazko soka batez lotuak eta elkarrekikoak tirabiraka

Gaur banago ni ere, zinez, nire buruarekin erresumindurik
Sekula asmatu ez bainuen izaten merezi zenuen semea
Amesgaiztoa izan dut lagun bart, ni ere triste eta bakarrik.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...