lunes, 28 de agosto de 2023

ABUZTUAREN HONDARRETAN




Uda gabeko abuztuaren hondarretan
Gasteizko grisa inoiz baino bipilagoa,
Txikitako tristura bat oroitzapenetan
Tabernaz tabernako ibilbide geldoa.

Bizitza bera moteltzen da bapatean,
Lagun arteko berbaroa ezagunegia,
Hona iritsita ezer aldatu ez bailitzan,
Azken urteotan galdutakoa ageriegia.

Eta orduan, nola ez, ezusteko handia.
Izan ez zen zoritxar baten bihozkada,
Nire amesgaiztorik sakonenera itzulia,
Bihotz ahul honen debaldeko ziztada.

Bihar eroango nauzu itsasoa ikustera,
Modurik onena gure arima lasaitzeko,
Agur esango diogu ezinegonari batera,
Joan-etorri ero hau betikora bueltatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...