miércoles, 1 de noviembre de 2023

EPAILEAK


 

- Aizue, sentsazio hau polita al da, ezta?
- Zein sentsazio?
- Ba hori, nola edo hala ahalguztidunak garena. Bakizue, edozein salaketa aitzakia dela herri xeheak demokratikoki hautatutako politikariek aurretiaz erabakitakoa edo lege egindakoa errotik aldatzeko edo agian ezabatzeko gai garena.
- Bai, egia da, hasi zen Pandemiarekin eta ezari-ezarian ikaragarri ondo eta batez ere pozik ohitu egin gara.
- Beitu, oraingoan hizkuntza politika ari gara. Izan ere, Euskararen aldeko hizkuntza politika egiteko eta euskararen aldeko politika publikoak egiteko tresneria desegiten ari gara.
- Pentsa, halakorik egiten ez baldin badugu baliteke laster gure seme-alabei, Euskal Elkargoan edo menturaz Nafarroan ere, epaile izateko euskararen ezagumen maila bat eskatzea ere!
- Orduan zer dela eta euskaraz ari gara oraintxe bertan?
- Zergatik? Epaile ahalguztidunak garelako, gure apeta guztiak asebetetzearren boterea dugulako,
- Supermanen antzera?
- Bai zera! Arlote handiusteko hori herenegun auzipetu nuen baimen barik hegan egiteagatik.
- Hori da, hori, izorra dadila!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MAKE SPAIN "CAÑI(ER)" AGAIN

    S ueño que, por lo que sea, estoy de vuelta a los años 90 y que nada más entrar a la cafetería donde desayuno todos los días me encuentr...