martes, 12 de marzo de 2024

(DES)AMODIOZKO GUTUNOK

 



   Atzo arratsaldean, gure amaren etxean gaudela, eta nire seme txikiari nire gaztetako gauzatxo batzuk erakutsi nahi nizkion aitzakiaz, Dublinen ezagutu nuen neska giputzaren eskutitzak topatu nituen, hau da, hainbat urtetan elkarri idazten genizkion bere gutuntxoak. Gaurdaino gorde egin ditut, bai, nagusitan, denbora ahalik eta gehien joan ahala, edo irakurri asmoz edo, oroitzapen gisa edo, bitxikeria sasiliterario antzera. Badira ozta-ozta 30 urte inguru bidali zizkidala ilegorri kaskamotzak, hots, (des)amodiozko arkeologia hutsa. Eta ez dut ukatuko jakinminak edo eraginda irakurriko nituenik. Halere, aizue, zer zatar idatzi ohi zuen oiartzundar harek! Letra xume-xumea eta nahasia, sufrikario bat; berriro osorik irakurtzekotan benetan zoratzeko modukoa. Irakurketa neka/aspergarria. Gauzak horrela, eta bertan gaztetako txorakeriak baino topatuko ez nituelakoan, nik uste gure istorioaren laburpentxo eder bat egin dezakedala 60 inguru eskutitzotatik aterata, neskak gutuna bukatzeko zein agurtzeko idatzi ohi zizkidan zenbait esaldi edo hitzetan:

"-Txemita, muxu bat. Aupa San Pedro!!!
- Laster arte, zure muxuetako bat!
- Laster arte, maitia! Atzerapenez baina San Valentin zoriontsua, ezta?
- See you, honey. Muxu handi bat!
- Zure "nobixa" frantses horri idatzi al diozu? Agur, "cashondooo"
- Baina berdin zait pelota egiten badidazu. Badakizu, ezta?
- Idatziko dizut MOÑOÑO!
- Kontuz jai hauetan gehiegi mozkortu gabe!
- Barkatu, mesedez, horren berandu idazteagatik, bihotz-bihotzeko eskatzen dizut
- Erantzun azkar bat nahi dut, bale? Eta helbidea ARGI jarri!
- Ez haserretu, mesedez!
- Idatzi, EH? Eta ez moskeatu berandu idazteagatik!
- Den dena, idatzidazu, eh!
- Txema, benga, idatzi, faltan botako ditut zure eskutitz luzeak (baleike noizbaiten izan dudan irakurle zintzo eta bakarra...)
- Bueno, Txema, hemen utziko dut, zeren ez dut(sic) ezertarako gogorik, dagoeneko morala ere galdu dut
- Hemen uzten zaitut, ez haserretu nirekin. Muxu bat ?"
Eta horra hor labur bilduta gaztaroko memelokeria osoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...