viernes, 15 de marzo de 2024

EUSKAL LITERATURAREN GENERO IKUSPEGI DELAKOA


 

(Ondorengo iseka bere neurrian ulertze aldera hartu beharrekoa da honako hau: Jaurlaritzak ipuinak edo nobelak idazteko ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko azalpen-memorian lanak izango duen "genero-ikuspegiaren txertaketa" zehaztu behar da", besteak beste. Ikus hemen: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/ipuinak-eta-eleberri-motzak/web01-tramite/eu/?fbclid=IwAR3KHG54AOVtiRT3DSIk3odhSSUm7379-wCv_dSabW2jjfW4Z0VZfMo16OM


   -Zer moduz hire azken nobelarekin, bazuan garaia argitaratzeko, ez duk?

-Bai lagun, hamaika ate jo eta gero azkenean argitaratu zidak Urkabustaitz aldeko argitaletxe batek.-Benetan? Zeinek?

-Izarra herriko ikastolak antolatzen duen irakurketa talde bateko gazte batzuek sortutako argitaletxe xume apal eta batere etorkizunik gabeko batek.

-Ez al huen handiekin argitaratzeko aukerarik?

-Nire nobela ona zela esaten zidatean, bai; baina, batere mordenoa ez zela ere bai.

-Zer dela eta?

-Euskal Literaturak gaur egun jorratzen dituen gaietatik at zegoelako.

-Zein gai?

-Feminismoa batik bat.

-Eta hirea?

-Badakik, ditxosozko euskal gatazka. Izan ere, oso modaz kanpo dagoela esan zidatean. Duela hamar urte edo bai, puri-purian zegoan, dena argitaratzen zitean. Gaur ez, gaur, euskal irakurle urrien artean gehien saltzen dena feminismoaren inguruko gaiak direla esan zidatean; pentsa, irakurle gehienak emakumezkoak omen dira.

-Bai, gaia modan zegok, noski, giza iraultza berri baten hastapenetan gaudek eta. Hi kontra al hago?

- Ez, inola ez. Nire bizi osoan alde egon nauk, alegia. Baina, nik beti gure iraganarekin lotutako gaiak jorratzen dizkiat, batik bat gure Historia garaikidearen gorabeherei buruz. Ekarri diat nire azken nobelatxoaren ale bat.

-EMAKUMEA BERE BAKARDADEAN?

-Bai, motel, beharko...

-Nor duk Ainara Arinas, hire lehengusinaren bat edo?

* Margoa Alejandra Caballerorena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...