jueves, 15 de junio de 2017

ARO BERRIA




Lehen aldia da arabar batek janzten duela eskolarteko bertso lehiaketako txapela, bertsolaritzan arabarren tokia aldarrikatzera dator 17 urteko Aroa Arrizubieta gazteak. Eta berak dioenez: ""Ez zuten espero arabar batek txapela irabaziko zuenik". Areago, Aroak bertsotan bota zuen esker ona nahikotxo bitxia izan zen.

«Eskerrik asko Muxikakoei/ tratatzearren horrela/ zueri ere sentitu bainaiz/ udalekutan bezela/ familiakoei ta senideei/ ezin zen izan bestela/ ta kritikatu gaituzten denak izorratu daitezela/ arabar batek lortu du-eta Euskal Herriko txapela»

Zer nahi zuen Aroak bere bertsoetan, Kantauri aldeko euskaldunek arabarron euskera kritikatzen dutela, euskaldun gisa gutxiesten gaituztela, ez dakitela Araban eta batez ere Gasteizen euskaldun pila bizi dela azken 30/40 urteotako ikastola eta euskaltegien sortzeari esker, %ko 25-27a azken datuen arabera, ez dakitela egon badagoela arabar euskalgintza bat idazleekin, bertsolariekin, antzezleekin, kazetariekin eta abar eta abar, ala ezin dutela sinetsi hau guztiau, ezin dutela onartu sagardoa , bakailao tortilla, txuletoia, gazta intxaur eta menbrillorekin ikur dituen euskalduntasunarekin batera ardo beltza, patatak txorizorekin, piper erreak edota marraskiloak saltsatan ikur dituen beste bat dagoena, ez dutela inolako berririk Arabako iragan euskaldunari buruz, hau da, Lazarraga, Landucci, Gamiz, Betolatza, Garcia de Albeniz, Palacios Saenz de Biteri eta abar, ez direla gauza gariak eta mahatsak estaltzen duten beste Euskal Herri bat dagoela onartzeko? Ala agian ez dute nahi, agian ez zaie batere atsegin (berr)euskalduntasun mota berri sortu dela Gasteiz bezalako hiri ustez erabat erdaldun batean, euskalduntasun zeharo urbano eta ikaragarri anitz bat, agian haiek bezain euskaldun onartzen ez gaituztelako?

Auskalo, auskalo, auskalo, nik ez dakit Aroak zer esan nahi zuen bere bertsoetan, baina ezagun ditut, bai, eta gainera umetatik nire gipuzkoar senitarteko gehienekiko eskarmenduari esker, Kantauri aldeko euskaldunen betiko eta ohiko gurenganako paternalismo nardagarria zein harrokeria lotsagarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...