Atzo arratsaldean nire egunero ibilbidean, etxe inguruan dagoen Purificación Tomás parke erraldoian, hemen Oviedon -Gasteizen nik dakidala ezta gauza batere arrunta parrastaka ditugun parkeetan, nahiz eta iaz uda partean San Martingoan zein Arriagakoan norbait ikusi; esan daigun pudorosoagoak garela ia orotan asturiarren aldean behintzat, eskarmentuak ondo asko erakusten didanez etengabean-, emakumezko andana -gizonezkorik apenas ikusten baita, gauzak diren bezala esan behar- "bedarrian etzinda... belarrean etzanda eguzki galdapean, eguzki kiskaletan hobeto esanda, inongo uretan oinak sartzeko aukerarik gabe, ez dagokien edertasun baten bila nolabait esatearren, nire ustea aitortzearren hain zuzen, emazkumekoaren azalaren berezko kolorea ederrena delakoan bainago duda zipitzik gabe, azala zuri-zuria duen emakumea edertasun oso zehatz baten jabe baita mulata brasileira batena debalde izaten saiatuagatik. Baina tira, edertasun eredu zehatz bat hedatzen/nagusitzen denean, auskalo nola eta nortzuen erruz edo zein helburuz, hots, zer saltzeko, ez dago ezer egitekorik, eguzkipean egotera behartuko bazenitu tortura mota onartezin, eskandalagarri bat litzateke, baina...
miércoles, 21 de junio de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario