domingo, 18 de junio de 2017

ETA GAUR BEZALAKO EGUN BATEAN



Eta gaur bezalako egun batean haurrak terrazan daude uretan plisti-plasta.

Eta gaur bezalako egun batean bero sapa dugu ihardun bakar eta egarbera.

Eta gaur bezalako egun batean nire gogoetak eta ametsak eguzki galdatan.

Eta gaur bezalako egun batean gintonicaz batera musikak ere kiskaltzen dizkit erraiak.

Eta gaur bezalako egun batean ez nau nire onetik ateratzen haurren etengabeko errietak.

Eta gaur bezalako egun batean patxadaz nago ezaxola etorkizunera begira.

Eta gaur bezalako egun batean etxean aspaldiko partez laurok bakarrik potrojorran.

Eta gaur bezalako egun batean mundua begitantzen zait itsaso zabal bat fikziozko hondartza batetik ikusita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...