jueves, 5 de octubre de 2017

NAHIAGO DUT



Inoiz egiten ez didaten deiaren zain 
egon beharrean
Nahiago dut nire seme txikerrarekin
egon jolasean.


Inoiz gauzatzen ez diren planak
asmatu beharrean
Nahiago dut nire seme nagusiarekin
egon solasean.


Inoiz argitara aterako ez diren lanak
etengabe zuzendu beharrean
Nahiago dut nire laztanarekin
egin larrutan.


Inoiz egiatan estimatuko ez zaituztenokin
denbora alperrik galdu beharrean
Nahiago dut nire bizi osoko adiskideekin
egin eztabaidan.


Inoiz betetzen ez diren ametsak
faltan bota beharrean
Nahiago dut nire buruarekin
galdu noraezean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...