Eta hau guztiau, beste behin ere, euren erresumako herrialde baten bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartu ezin dutelako. Inondik inora ez, haiek ez, ez behintzat Britania Handia, Kanadak edo beste hainbatek lehenago egin bezala. Beharbada beldur direlako beraiekin gera daitezen konbentzitzeko ziorik, argudiorik edo topatzeko ezgauzak diren. Eta gainerako guztia, hau da, komeni zaienean bakarrik sakrasantua omen den Konstituzioa, zenbait aukera errotik ezinezkoak egiteko apropos egindako legalitatea, Historiaren orrialderik beltzenetatik ateratako sedizioa, aldez aurretik ez zegoela aldarrikatzen zuten espainiar nazionalismoaren suspertze ugertsua eta abar, den-dena komeria hutsa gatazkaren muina estaltze aldera. Euren lege eta epaileen poderioa baino aukeratzen ez dakien estatu baten patu historiko baten enegarrena, alegia.
martes, 31 de octubre de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
IRUINSEME EUSKARAFOBOA
B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario