Duela pare bat urte edo Paul Urkijo zinemagile gasteiztarra Errementaria pelikula fimatu zuen euskaraz eta gehienbat Arabako Mendialdean. Hura fikzioazkoa zen, noski. Halere, nik ezagutu nuen Mendialdeko egiazko errementaria, nire aitaren adiskidea zen, Sidi Ifnira eraman zituztela elkar ezagutu zuten soldaduzkan. Bai horixe, guk beti esaten genion Maeztuko Erremendaria. Izan ere, gure etxeko burdinazko atea... hala moduz. Ez zen, ez, inor ikaratzeko moduko pertsonaia, guztiz kontrakoa baino, gizon ikaragarri jatorra, atsegina, maitagarria. Gure aitak kontatzen zigun Canariasen zeudela, Marokorainoko itsasontzira igo aurretik, etxetik ekarritako fardela oso pisutsua zela, hortaz, ea barruan zer zeraman galdetu ziotenean, berak fardela zabaldu eta ardo botilez gainezka zegoela: "badakizue, badaezpada, mairu-herrian..."
Gaur egun ez dakit Maeztun errementaririk dagoen, ez eta Urkijoren pelikulan bezala herrikoak izutzen dituen basapiztiarik ere. Atzo ordea bai, erdi orduz edo guk Maeztura, umetan hain sarri joan ohi nintzen herrira, eraman genuen geure basapiztia txikia; lasai, zauriturik ez.
Gogoratzen dut txikitan Berron ibaian lasai askoan pasiatzeko pedaldun tramankulu batzuk zeudela. Gaur egun ez litzateke posible, ez dago behar adina ur eta ubidea landare inbasorez mukuru dago. Eta honekin bezala ere gure txikitako oroitzapen guztiak ezerezten ari dira etengabean. Are saminagoa zure umetako memoria sentimentalaren parte direnean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario