viernes, 14 de febrero de 2020

ASTEKOAK


-Arratsaldero ibiliz ibili-ibilian. Nora iristeko?

-Urruntzeko, Heriorengandik ahalik eta urrunen...

-Hara bestea, beti gehiegikerietan!

-Serioak zarete Herio. Zuengandik beti ihesi...

-Ondo ba; baina, noruntz?

-Udaberri alderuntz!

-Hori da, gaur ikusi ditut aurreneko zantzuak.

-Udaberria: sagastiak loretan eta txoriak kantuan.

-Txoriburuak omen...







-Ihauteriak hasi badira! Dei egiten dizuet festara, goxa ezazue denok jaia nik egin ohi dudan bezainbeste. Ondo pasau eta gutxi gastau! Gora Karnabala!
-Seriotan?
-Aizue, nire bizian egin dudan txantxa bakarra da...
-Bai, eta harrapatu zaitugu...




Aizu, motel. Nola nahi al duzu gure gizartean inolako arrakastarik lortzea ez baldin bazara inongo klan edo triburen baten partaide, gainera denoi etengabe zirika ari baldin bazara; txoratuta al zaude?




Zaila da, beneran, bere zilborrera hainbeste, etengabe, begira dagoen beste herri bat topatzea, bere buruaz harro bainoago harroputz dena, bere handiustekeria patologikoen artetik beste inor baino libreagoa, berdinzaleagoa, aurrerakoiagoa dela hain lotsagabeki uste duena, nahiz eta oraindik ere betiko mito zahar zein bere buruarekiko aurrerairitziei atxikita suhar bizi izan, egiatan etnonarzisismoa ezer baino lehen lehentasun duena bere hizkuntza eta kultura zinez eta gogoz garatu baino lehen, disidentzia printzipioz eta bihotzez onartzen duen taxuzko gizarte moderno eta libre bat izan beharrean ardi beltzak kosta ala kosta baztertzen, zokoratzen, uxatzen dituen artaldea dena, kritika zein eztabaidaren beldur isiltasuna edo mesprezua argudio bakarra dituena. Labur bilduz, bere akatsak bertute bilakatu dituen herria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...