jueves, 20 de febrero de 2020

ASTEKOAK



-Eta honekin batera nik uste dut autokritika nahikoa egin dudala. Espero eta desio dut gaurgero batasunaren garaia izatea.

-Lehendakari, lehendakari, galdera bat, mesedez?

-Hara bestea, beti norbait batasuna apurtzeko prest!!!

-Galdera datozen hauteskundeei buruzkoa zen...

-Ikusten?





Xaloa naiz gero. Gaur ere Zaldibarreko aferaren kontura hitz eta pitz aditu eta leitu egin dut Espainiako hainbat hedabidetan. Gauzak horrela, nire buruari galdetu diot Urkulluren EAJri Zalbibarrekoa Troiako Zaldia izango ote zaion. Bai zera, tamainako txorakeria pentsatu orduko Gatopardoko esaldi famatua gogora etorri zait tupustean: "Se vogliamo che tutto rimanga com'è, bisogna che tutto cambi»

Gerora, PNVrekin zerikusirik duen argazkiren bat sarean bilaka egon naiz, eta, aizue, ez dakit zer dela eta, baina Mexikoko PRIren irudiak azaltzen zitzaizkidan etengabe; gauza guztiz lekuz kanpokoa, ezbidezkoa, ulergaitza, denok ondo asko dakigulako Mexikon AMLO delakoak PRI ordezkatu egin zuela atzenean. Izan ere, gogoratu ere egin dut jeltzaleek Patxi Lopezi makila utzi behar ziotenean nire "aixkide" baten amak benetan atsekabeturik galdetu ziona, Alderdikoak ez izanda ere: "Ta oin, seme, "zeingotzau"?" Ez dakit nik delako alternantzia behar bezala, egiatan bat ere ez, landu dugun; baina, erreparatu besterik ez diogu egin behar EAJkoek zein PSEkoek boterea elkarri banatu dioten moduari, Zaldibarretik auskalo noraino hasita, geure demokrazia txikiaren taxuzko zein egiazko aje nagusia zein den asmatzeko.

Tira ba, eta beste adiskide batek esango lidakeen bezala: "idatzi behar ez zenituzkeen gauzak, "zetako?""










Emazteak txantxetan dio ea hodei beltzok Zaldibar aldetik ote datozen; baina ez, Asturias aldean bertan, edonon bezala baina batik bat (post)industriagune gainpopolatuetan, kutsaduraren pozoiak egunerokotasunaren parte, osagarri egia esanda, ez balira bezala. Izan ere, Oviedo aldean, batez ere Meatzaranetatik datorren oro, hamarkadetan zehar pozoitutako bizigiroaren ondorioa ez balitz bezala. Eta hobe dugu ez aipatzea iaz bertan Oviedo inguruko zentral termikoak isuritakoari buruzko txostenak zioena... Pozoia zainetan gure garapenaren ordaina.






-Gaixoa, dohakabea, buru arina. Atzo argi eta garbi esan nion: ez motel, ezta batere egia berari "Done Askomaitezaitut" eguna txorakeria bat dela, biltegi handien asmakeria hutsa dela, esan eta gero zurekin bat baletor bezala egiten duenean.

-Ea asmatzen dudan: ez dio inolako oparirik egin?

-Zuk zer uste duzu?

-Eta berak berari?

-Noiztik ba?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...