-Eta hau, jai guztiau, zer ospatzen ari dira?
-Atzo Nafarroan Corona Virusek jotako lehenengo gaixoa egiaztatu zutela.
-Eta?
-Badutela beste aitzakia bat bailaratik Iruineraino ez jaisteko.
-Prebentzio ona.
- Ez, ezta inolako prebentziorik, hiriburura joatea batere gustuko ez dutela baizik...
-Denok hilgo gara egundoko oinaize-minetan!
-Bai noski. Baina nola, Corona Virusek jota, Zaldibarkoak, Aldaketa Klimatikoak, transgenikoek, Trumpen lerdokeriak, Rosaliaren musikak?
-Ez, bizitzak. Bizitza da izurriterik hilgarriena, zitalena!
-Eta ez al dago bizitzari aurre egiteko txertorik?
-Ez, bat ere ez, gehien jota hainbat aringarri edo paliatibo.
-Zeintzuk, zeintzuk??!!!
-Ondo pasau eta gutxi gastau!
-Nola?
-Berri txarrak euren neurrian hartu: baina sekula ez senetik atera.
-Ondo ba, edateari emango diot.
-Horixe esan nahi nuen, bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario