martes, 5 de julio de 2022

ARDI BELTZARENAK


 

Gure aita izan zena
apartatu zen artaldetik
Hura bai askapena
Harrezkero beti bakarrik
Umetatik denerako euren morroia
Etxeko seme alper eta bihurria
Ez zien inoiz erosi euren sermoia
Lan eta lan bakarrik ari zen inurria
Ez zuen jaso etxejaunaren estimua
Zertarako? Beti zuen zintzo eta prest
Azkenean euren ordaina mesprezua
Haren etxekoen begietara lanabes
Zenbat sufritu zuen asmatu ezin
Izugarri maite zituen anaiaren
ondorengoen ezinikusia beti min
Euren bisitaren zain lehenbailehen
Zenbat oinaze ondokoen destaina
Zer egin zien inoiz inola ulertu ezinik
Zuk erruz maitatu, eurek beti iraina
Zauri sakonak hil arte atsekabeturik
Ez zen sekula artaldetik apartatu nahita
Asmatu zuen ekinaren ekinez bere bidea
Inbidiaz eta esames gaiztoez nazkatuta
Ekidin zuen ardi zurien arteko bakardadea

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...