lunes, 1 de agosto de 2022

UDARA PARTEAN BAINATZEN EZ ZEN ATSOA

 


Sinetsi ala ez sinetsi abuztuak 1 dugu, eta dagoeneko ez dut udako bainurik hartu hamaika aukera izanagatik. Bai Asturias aldean, bai Kantabria edo Euskal kostaldean, hainbat aldiz hondartzetara hurbildu bain oinak uretan sartzeko gogorik ez hainbat motiborengatik, nagusia ordea jende gehiegi dagoela ni gustura egon nendin, beharbada nire haurrekin uretan bihurrikeriak edo basakeriak egin nitzan. Izan ere, aurreko astean Mutrikun geundela piszina natural berri ederrean aukera paregabekoa izan nuen; baina, alperrik, goizean behintzat zerua hodeiez estalita zegoenez gogorik ez; gainera, badira urte andana bertaratua nintzela, eta batek daki bertakoek ertzaintzat hartuko nauten, ze bakizue zuek zenbait euskaldun zeiinen toleranteak eta omen diren, zein ondo bereizten duten politika eta pertsonak. Edonola ere, eguerdian Ea aldera aldatu ginen. Orduan bai, aukera paregabekoa bertako sasi-ondartzan edo bainatzeko. Izan ere, uret1an sartzerakoan gindoazela nire emazteari esan nion ezetz, ez nuela olaturik gabeko hondartza batean sartzeko gogorik, olatuen gainean egiteko irrikan nengoela, alegia. Horrezkero bizkai kostaldeko hondartzetaraino gerturatu ginen. Beste behin ere alperrik, gehienak jendez mukuru, eta gutxi ez balitz bezala, gainera txakurtxoarekin gindoazela guztietara ezin sartu. Eta Gasteizen, zer dela eta ez zara Mendizorrotza, Gamarra edo inguruko herrietako piszinetara joan? Tira ba... olaturik ezaz gain, egia esango dizuet jende andana eta baliteke ezagun asko ere lasai askoan bainatzeko, areago toalla gainean patxadaz irakurtzeko edo. Gauzak horrela, atzo Nafarroatik bueltan nere emazteak haurrek Oviedo terrazan plisti-plasta egin zezaten oihalezko piszina txikia prestatu nuen nire amaren etxeko jardinean. Eta bai, dena prest nuen; baina, prestatzera animatu ninduten eguzki printzek ospa egin orduko berriro gogo zein asmorik ez, batez ere aintzat hartzen badugu etxeko ainubean jarrita zegoela, beste inon ez baitago.
Gauzak horrela, bai, txorakeria galanta honaino idatzitako guzia, aitortzen dut; baina, aurten bainatu naizen ala ez ezta koska, koska da aurtengo udaran bainurik hartu ezina nolabaiteko mezu sekretu, zeharbidezko edo auskako nolako bat den ala ez, hau da, honezkero udaretan bainatzen ez den atso bat bilakatu naizen, nola edo hala gogoratu nahaian nire bizitzaren azken urteetara iritsi naizela, azkenetan, hil hurrean edo, auskalo.
Tira ba, goizeko 9ak eta eguzki pintza ikaragarri eder batzuk azaldu zaizkit nire bulegoko leihoetatik zehar; baliteke, bai, gaur azken buruan ditxosozko bainua hartzea, eta ez dakit zer dela eta, baina bapatean ere Maeztuko piszinak gogoan...

3 iruzkin
Atsegin dut
Iruzkindu
Partekatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...