lunes, 8 de julio de 2024

NOIZIK BEHIN


 

      Noizik behin nire buruaz ere nekatzen, aspertzen, nazkatzen naiz.


Noizik behin egiten dut gogoeta
Nire barrenera begira ikaraz
Nire buruari egiten diot errieta
Nire inguruan nagusi dardaraz.

Noizik behin ere aukeran ixilik
Nire gogoa gero eta murritzagoa
Nire aspaldiko ametsen berririk
Nik dakidala ez, beti noraezagoa

Noizik behin dena omen da gezurra
Nire bizitzaren farsa etengabekoa
Nire egia ispiluan ez da samurra
Nire bidean betiere ustekabekoa.

Noizik behin hartu behar dut atseden
Nire porrotaz egiteko hausnarrean
Ni nor naizen benetan asmatzearren
Nire begirada galduta hondamendian. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MAITEMINETIK MAITEPOZARA

 MAITEMINETIK MAITEPOZARA https://youtu.be/R0S3C087Vic?si=wbYjIGZ4A4txOwdN Behiala izan nuen, Antzina, Bihotza milaka puxkatan Zatiturik. Ah...