lunes, 28 de marzo de 2016

ASASINOAK



Madrilen, London, Parisen eta atzo bertan Bruselan bonbak ipini zituzten yihadistak ez ziren Arabiatik edo etorri. Gure artean hazi eta bizi ziren. Gehienak, ondo asko frogatu baita, orain dela bi egun atxilo hartu zuten Salah Abdesalan bezalakoak ziren, hau da, Mendebaldeko edozein hiritarren bizimodu eta batik bat bizioak zituen gazte bat. Egun batetik bestera, ordea, Islamaren ustezko interpretazio berdaderoarekin topo egin zuten eta integrismora aldatu ziren. Horrezkero, ordura arte beraiena ere zen mundua berbera gorrotatzen hasi ziren, hau da, euren burua izandakoa gorrotatzen zuten: fededun txarrena. Areago, inguratzen zuten orori gorroto zioten euren Islamarekin talka egiten zuelakoan, besteak beste kristauak eta zer esanik ez europar fedegabeko andana. Ezin zituzten pairatu haiek bezain fededun zintzo eta tinkoak ez ziren gainerako musulmanak, horrexegatik akabatzen dituzte munduan zehar. Ezin zuten pairatu mendebaldeko libertatea Islamaren oinarrien kontra doalako, esate baterako eta besteak beste emakumezkoena zein homosexualena. Eta hau gutxi balitz bezala ere mendebalekooi leporatzen digute euren jatorrizko herrietan suertatzen diren ezbehar eta injustizia guztien errua edota gure gobernuek herri musulmanetan egindako sarraski zein bidegabekeria guztiena; erruak, erantzukizunak berez kolektiboa direlakoan daude eta. Horregatik hiltzen gaituzte, haiek ez bezalako fededun zintzo eta tinkoak ez garelako, denok horrela izatea helburu dutelako, ezin dutelako onartu haiek bezalakoak ez den inor, libertatea gorrotatzen dutelako.

Halere, badaude gure artean ere asasinoen arrazoibidea beren egiten dutenak atzo bezalako atentatu baten ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...