lunes, 28 de marzo de 2016

ETSAIAK



Egia da Nigeria eta Lahoreko atentatuek ez dutela eragin Belgikakoak bezainbeste dolu edo bihozminik Europako hedabideetan zein gizarteetan. Egia da ere hurkotasun geografiko eta kulturalak oso zerikusi handia duela halako erantzunetan, gauza guztiz arbuiagarria dela "gizaki guztiak berdinak gara" leloari erreparatuz, hortaz ez dago dudarik, ez eta delako erantzuna guztiz arrunta dela ikuspegi antropologiko soil, doi batetik ere; hortaz hezkuntza giltza dugu ikusmolde hain hertsia eta "eurokoia" aldatze aldera.

Gauzak horrela, bitxia da ere hedabide gehienek atentatuok kristauen kontra izan direla ia-ia baztertu izana, edo gutxienez behar beste nabarmendu ez izana. Datu honek izan baduelako, nire ustez behintzat, oso adiera garrantzitsu bat islamistaren ezaugarrietako bat agerian uzten duena, hau da, delako terrorismoaren nondik norakoak ulertze edo zuritze aldera hizpidera ekartzen diren argudio guztiak alde batera lagata, besteak beste, Mendebaldeko politika neokolonianista, hirugarren munduko herrietako aberastasuna ia debalde ustiatzekoa, aitzakia nagusitzat hartzen dutenen argudioa: islamistek akabatzen dituzten kristauak badira ere hirugarren munduko hiritarrak, hau da, mendebaltar gaiztoek zapaltzen omen ditugun behartsuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...