Gaur goizean informatikaria etxean nuela hitz aspertu batzuk egin ditugu eta zer moduz aspalditik bizi zen Oviedo inguruko herrixkan galdetzerakoan bere neskalagunarekin apurtu eta gero gaur Oviedo erdialdean bakarrik bizi zela kontatu dit. Gerora, informatikaria joandakoan, nire emaztearen ordenagailu eramangarriaren bateria aldatzeko esatea ahaztu zaidala konturatu naiz. Atoan hots egin behar izan diot.
-Barkaizkidazu eragozpenak, P, baina ahaztu zait bateriarena eta ez dut nire emazteak ni akabatzea nahi.
-Lasai, motel, ulertzen dizut, noski baietz, niri esango! Zuk esaiozu eskatu nizula bateria etxean gordetzeko badaezpada nik beste berri bat bilatu bitartean..
Ulertzen zidala? Ze ba? Auskalo, baina ez dakit nik zergatik ia oharkabean elkarlotu dudan gaur goizeko pasadizu txatxu batekin. Etxeko atarian neskatila bat sartzear zegoen ni heldu naizenean. Orduan, agur esan diodanean berak ez dit tutik ere erantzun, areago nire bat-bateko presentziak edo aztoratuta begitandu zait. Gauzak horrela, nire aurretik pasatzeko eskatu diodanean ez adituarena egin du, nik bere ipurdia lasai askoan eta adurretan ikusteko eskatu banio bezala edo, hau da, ni bezalako astapotro lizun pederastagai batengandik besterik espero ezingo balu bezala.
"Adán eta Eva", Rafael Sanzio (1483-1520)
No hay comentarios:
Publicar un comentario