martes, 7 de noviembre de 2017

ZAPATU GOIZEAN


Multzora sartu aurretik ateratako argazkia, Kutxi erdia jendez gainezka, giro ikaragarri ona, ardoa beti bezain oparoa, pintxoak gero eta txukunagoak, euskal kantak astebururo kantatzeari ekiten diotenenok kalea soinu malenkoniatsu logarriez estaliz, hona etortzen garen aldiro topatzen dudan ikaskide ohiari bere alaba txikixa zein koskortua dagoen enegarrenez esatea: " pues poco más que cuando nos vimos hace dos semanas, Txema", aspalditik ikusi gabeko beste hori zu baino gazteagorik dagoela egiaztatzea: "hostia hi, hire bizitza hondatu huenean bezala hago!" Maite dut, maite, nire Alde Zaharrean barrena tabernarik taberna ibiltzea zapatu goiz batean, betiko lekuak, lagunak, ohiturak, bizitza, aldaketak aldaketa, hainbeste, funtsean, aldatu ez direla asmatzea. Gero gauean ere beste hainbeste; goizean topaturiko lagun bati esan bezala: "azkeb finean hau da ozta-ozta ondoen egiten dakigun bakarra..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...