miércoles, 10 de abril de 2019

ARITZI ESKER ONA



(Honatx Aritz Gorrotxategi idazle eta adiskideak nire HISTORIAS DE LA ALMENDRA nobelari buruz idatzitako hitz ederrok. Bada ere , jakina, berari/zuri nire esker ona luzatzeko bide ia bakarra)

Txema Arinas idazle eta adiskidearen azken eleberrian, 'Historias de la Almendra' izenburukoan, emaztea galdu duen adin ertaineko protagonista musika klasikoa en-tzutera esertzen da halako batean. Ez edozein musika, ordea, ezta nolanahi ere. Saminez betea, burua hustu nahi du une batez -nahikoa buelta eman dizkio bere egoera zorigaiztokoari-, eta Bruckner aukeratzen du, ezinezkoa baita haren musika atzeko- musika bezala en-tzutea. Brucknerrek erabateko ardura eskatzen du, erabateko kon-tzentrazioa, haren musikaren handitasun trinko eta kalkulatuaren besoetan eramana izateko. Zenbat eta handiagoa arreta, orduan eta handiagoa gozamen maila. Gainera, Brucknerren 4. sinfonia entzuteko intimitatea behar da, isiltasuna eta leku itxi bat.
Inbidia ere eman dit protagonistak musika entzuteko duen jarrerak. Izan ere, nork entzuten ditu gaur egun horrelako musika piezak osorik eta isiltasunean? Nork har-tzen du lan eta gozamen hori? Nork entzun dezake gaur egun Beethovenen, Mozarten, Schuberten sinfonia bat osorik, edo Miles Davis edo Coltraneren disko bat hasi eta buka egongelako bakardadean, zaratarik gabe?

Nonahi dago musika: mugikorretan, iragarkietan, dentistaren kontsultan, autobusean, saltoki handietan, bulegoetan, kaleko ikuskizunetan, arropa-dendatan... Musikaz inguratuta gaude, baina atzeko soinua da ia beti, gehienetan asmo edo helburu komertziala duena. Musika edo zarata ote den, luze jo lezake horrek. Nolanahi ere, osagai gutxi eskatzen dituen ariketa da musika pieza bat osorik en-tzutea: denbora, bakea eta pazien-tzia. Susmoa dut, ordea, horiek ere galtzen ari garela, eta ez dut garbi zer irabazten ari garen trukean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...