lunes, 15 de abril de 2019

"Besteen faltak aurreko aldean, geureak bizkarrean."



Esango dut argi eta garbi nire euskal literaturaren "star system"i buruzko iritzia: hamaika aldiz errazagoa da euskarazko idazle ezagun baten ahotik halako hitzok aditzea guztiz kontrakoak baino; hortaz, atera kontuak lehensten ari garen irizpide moral eta kritikoen gainean. Nolatan espainiar faxistakeria gaitzetsi, salatu, gurean beste kolore batekoa lotsagabeki hedatu bitartean geure kolorea izanda guztiz xaloagoa delakoan. Izan ere, har itzazue hitz bertsuak Abascalen moduko baten ahotan, ea zer zeneritzekete?:

"Ezin da ETAko militante bati buruz idatzi, haren ibilbidea zalantzan jarri edo gaitzespen bat azaltzen ez bada. Erruaren sentimenduaren aurkakoa naiz guztiz bizitzako alor guztietan; bada, nire nobelan errurik sentitzen ez duen pertsonaia bat dago, zeren gure literaturak nahiko modu faltsuan margotu duen ETAko militantea da bere ekintzei buruzko barne gatazka lazgarriz beteta dagoena. Errua, etika, beti da gauza politikoa. Hain politikoa, non biktimak ere ez duen errurik sentitzen bere aita militarrak estatuaren organigraman jokatu zuen paperaz."
Pako Aristiri elkarrizketa Berrian 2019ko apirilak 11

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...