sábado, 5 de diciembre de 2020

KAIKUAK


"Kaikuak" bertso molde xehe txatxu hau asmatu dut zerbait asmatzearren: http://www.uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/kaikuak-2


 Ez dira haikuak, ez dute inolako metrikarik errespetatzen, gogoeta xalo edo inozoak baino ez dituzte azaldu nahi ahalik eta hitz gutxienetan

 
Mihi gaiztoa

Pozoia ahotan prest

Beti txorimalo

Parrandaren hondarrean

Iturrian urperatzen genuen gure egarria
Gora Gayarre! Gora osasuna!

Antzinako abadeen modura

Egungo honek dio: "Egia bakarra egia judiziala da"
Egia lapurtzen diguten lotsabakoak

Idaz-katilua eginda

Kunderak grafomania zuen gaitz
Nik kaikukeria-iturri

 

Miresten ditut ingeniariak

Mundua nire moduko alprojen esku balego akabo
Nor bere neurriaren mende

 

Euri tantak

Arrats alperrikaldua
Etsiaz blai

 

Euskaldun zintzoen historia

Erresistentzia luze baten porrotak dira
Baita gure buruaren kontra ere

 
 

Gaizki-ulertuak etengabe

Ikasteari ekin arren itzultzailearen premia zuen
Gure harremanaren etsai

Ez gara jentilak

Egonarria etengabe arrastaka eramateko
Amor omnia vinci?

 

Bada atsegina bezain ergela

Aberrikeria guztiak bildu baloi batean
Handien porrota bezain ederra

 

Udara ezbaian

goian eta behean enbata
larunbat aparta

 

Milaka jakintsu

Gainontzekoen bizitza nola izorratu hausnarrean
Ez, hori ezin da

 

Ez zuen nahi

Bizargin mozkorra garrasika
Koinata errenka

Eguzki bako uda

Aitaren eskutik ez pozik, ez kantari
Opor ahaztezinak

 

Derrigorrezko nazionalismoa

Segun norena den dotrina zilegi da ala ez
Munduko herritarrak

 

Ekaitza udaran

Aberatsen minbizia
Soka hauskorra

Ekinaren ekinez

Horma amildu nahi zuen pilotaz
Ez zuen inoiz ikasi

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...