domingo, 24 de enero de 2021

AURREKO ASTEKOA

EUSKAL HARRIA

ETBko aurkezleak Bizkaiko herrixka bateko errotari zahar bati galde egiten diola:
-Eta zuk landatu eta ehotzen duzun arto mota hau oso ezaguna al da Euskal Herrian?
-Bapes, hamen Biskaixen bakarrik. Oin akordetan nas behin esan notzela Perurena iseneko gipuskoar famatu hari
-Perurena famatua Leizakoa da.
-Horixe, Gipuskoako Leisako harrijasotzaile famatu hura...
-Leiza Nafarrokoa da, Perurena nafarra da.
-Ba hori. Behin esan notzen Perurena dalakoari Gipuskoan ez eukiesela gure moduko artuek, porke...
-...





Badago euskaldun asko eta asko euren burua jendaurrean atzerakoitzat har ez dezaten beldurrak, hau da, printzipioz beti agintearen kontrako azaltzeko gogoa erakustearren, baita gazteak bezain (sasi)bihurriak, (sasi)iraultzaileak, (sasi)alternatiboak direla kosta ahala kosta aldarrikatzeko asmoz ere, ezen egunen batean euretakoren baten etxera sartuko diren, etxea goitik behera irauli eta birrinduko dioten, ipurditik zein egundoko egurra emango dioten, eta hau guztiau pairatu eta gero, ondo jipoituta, odolusturik, narrasean, ezetz asmatu zer erantzungo dion ertzaintzari dei egiteko aholkuari?: "ez, ez egiezu dei ertzainei, erasotzaileen motiboak ulertu behar ditugu, polizia ez da inoiz izaten konponbidea..."



Zin dagit, berdin dit Jainkoaren edo Anbotoko Mariren aurrean den ala ez, ez ditudala nahita prestatu arrain zopa donostiar erara eta legatza koskera, hau da, inolako gorazarrerik egiteko asmotan edo, gutxi gora behera eskura nuenarekin edo. Gaur nik etxean astero ezarritako "arrain eguna" zen. Hortaz, banuen bihardanik arrain zopa zein legatza bazkaltzeko gogo bizia, auskalo zer dela eta. Halere, badirudi, Donostin hainbat urtez ikasle gisa bizi eta gero, edo txikitatik urtean zenbait bider joaten nintzela gurasoekin zein lagunekin, bertako lagunak zein senitartekoak direla medio eta batek daki zein motibo gehiago -izan ere, aurreko urtean edo nire emaztearekin, pandemia hasi aurretik, egin nuen eskapada bakarra Donostira izan zen, gu biok bertan bakarrik, azken urteotako lagun barik, geundela aspaldiko partez, eskurago genuen Paris txikian...-, nolabaiteko eragin inkonszienteak jota edo platertxo hauek prestatu ditudala oharkabean. Gai era, Fonostirekin nire hiriarekin bezala suertatzen zait, badira izugarri estimatzen ditudan gauzak, normalean geografia bera, eta gero guztiz kontrakoa, gehienetan baiztanle bat baino gehiago. Ez zait, aldiz, Iruñarekin antzekorik suertatzen, leku guztietan txakurrak oinutsik ondo asko jakinda ere, agian bertan bizi ez naizelako -ikastaro bat kenduta....-, oraintsu arte behin edo birritan joanagatik ere, hiria zein biztanleria ikaragarri atsegin ditut eta -Bilboz ezin dut ezer esan, denok ondotxo baitakigu Gasteiz baserritar larrusendo, xomorro eta zorripiztuez mukuru dagoen Bilboko auzo aputxo bat erretiratu eta aberats bat dela. Eta Baiona, turismo egiteko leku aproposa, ederra, txukuna...- Gauzak horrela, eta baliteke ere goiz osoan Euskadi Irratitik bestelako gairik jorratzeko ez zutela, eguerdian bazkaria prestatzen ari nintzela -nork esango gainera, ez bainaiz batere folklorezalea edo- kantetan hasi naiz ia ustekabean; azkarregi zahartzen ari naizen seinale:
Bagera…¡
gu ere bai¡
gu beti pozez,
beti alai
Sebastian bat bada zeruan
donosti(a) bat bakarra munduan
(h)ura da santua
(e)ta (h)au da (h)erria
(h)orra zer den gure donostia(H)irutxuloko
gaztelupeko
joxemaritar za(h)ar eta gazte. (berriz)
Kalerik kale...






 Nire gauzetan buru belarri nenbilela topatu dut, besteak beste, artikulu hau non gai benetan gogoetagarri zein arantzatsu bat jorratzen den: Quand les enfants buvaient du vin à la cantine… Zer dela eta? Ba, gaur eguerdian txikerrari sukaldera eroan behar zuen ardo botila iada hutsetik zintzilik zegoen ardo tantta bat zurrupatzeko agindu eta gero bere amarekin izandako tirabira alde batera lagata, sendagileen argudio edita aholkuek gizartearen ohitura edota premia ekonomikoekin talka egiten duteneko enegarren exenplua delako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...