viernes, 2 de septiembre de 2022

IHES BETEAN

 


Inoiz ez eskatutako aholkutxoak ematen dizkizutenongandik ihesi.
Zure iruzkin guztiak, euren arazo edo obsesio ideolojikoak direla motibo edo auskalo zer, susmopean jartzen dizkizutenongandik ihesi.
Zure iritzi guztiak euren aurreiritzien zakutotik etengabe juzkatzen dizkizutenongandik ihesi.
Hamaika promesa egin orduko sekula bat ere beteko ez dutela aldez aurretik asmatzen dituzunongandik ihesi.
Eurekin bat egiten ez duen orori printzipioz muzin egiten diotenongandik
ihesi.
Gaurgero, eta betiere zoriontsuagoa izatearren, munduko serio, intensoegi edo itxurazale guztiongandik ihes betean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...