viernes, 4 de noviembre de 2022

EPAILE ERDALDUN AGURGARRIA

 


- Iepa, lagun, nora zoaz hain arin eta atsekabeturik?
- Erregistro zibilera nire izen-abizenak aldatzera.
- Ze ba?
- Gasteiza iritsi berri den epaile erdaldun batek esan dit nahitaez aldatu behar ditudala, Gasteizkoa izanda burlagarri edo gutxienez burlagai suerta ez dakizkidan.
- Zelan?
- Bakizu, Celedón Egidazu Etxebarria naiz.
- Eta?
- Eta epailearen ustez ez dira bidezkoak, egokiak, izen-abizenok, edonor etor dakidake-eta burlaizez "kantu-kontari": "Celedón, ha hecho una casa nueva, Celedón con ventana y balcón... Zeledon etxe berria egin duk, Zeledon balkoian leiho on!"
- Akabo!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSEOA

        - B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...