lunes, 13 de marzo de 2023

ARRENGURA


 

   Izan ohi nintzen hain harroa

Dena nuelakoan ezagun

Ezer ez zitzaidala arraroa

Handiustea dut bizilagun



Urteak azkar pasa ahala

Jabetu naiz egia borobilaz

Behartu nau izatera apala

Ohartuta nire orain umilaz


Gaurkoa izaten zait arrotza

Maite nuen mundua amilduta

Gainbehera betiere zorrotza

Ederra ez den oroz aspertuta


Egiten diot ulergaitzari muzin

Garaiotan gorantz nire akabera

Geroa asmatzeak egin dit min

Gaztea da aldiz nire arrangura 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

CIUDADANO EJEMPLAR

       Sueño que estamos en año dos mil no sé cuantos y tengo cita para pasar la ITC, la Inspección Técnica de Ciudadanos. Mi mujer lleva ya...