Tokatuko balitzait joatea orain.
Ez dakit.
Bihotzeko batek jota.
Kardiopatia ei da eta
Gutarren goitizena.
Gaurkoa bezalako egiazko
udazken arratsalde honetan.
Hemen nire inguruan.
Euria barra-barra ari duela.
Maiteen dudan plazako
arkupe batean eserita.
Nire txikitakoaren ordezko
hotz ziztrin honen zale.
Kafesne bat gozaketan.
Bertso hauen trakeskeriari
ezertan erreparatzeke.
Orain arte kezkatu nauenari
erabat arduragabe
Etengabe gogaitzen duen
auzokoen berbarotik at,
eguraldi kaskarrari esker.
Ikaragarri eder eta samurra
den bakarkade honen jabe,
Zinez banintz bezala libre.
Hilgo nintzateke, bai, oraintxe.
Unea eta lekua
aukeratu ahal izango banitu.
Zertarako besterik asmatu
aspaldiko partez zoriontsu.
Baina, hori bai, zu beti aldamenean.
Bestela ez litzateke heriotza goxoa,
tragedia bat baizik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario