Nire hiria begitantzen zait inoiz baino hotzagoa, hutsagoa, hitsiagoa.
Ia dakusadan dena bilakatzen zait gero eta arraroagoa, arrotzagoa, harroputzagoa.
Kalean zehar noala oroitzapenak urrutiagoak, urratuagoak, uzkurragoak.
Orduko lagun zintzo eta tarte eder haiek gogoan zimelagoak, zitalagoak, ziztrinagoak.
Oraingo espaloietan bizimodua lakatzagoa, larriagoa, latzagoa.
Maite ditut, maite, taxuzko negu bateko domekak,
etxean irten barik,
etxea taxuz ere garbitzeko aukera nahitaezkoa,
terrazan mutur batetik bestera ibilian
senide edo adiskideekin berbetan telefonoari atxikita
euripean zein hotzikaraka,
etxe barruko beluspean irakurketan zein musika goxoari adi-adi,
ezinbesteko etxe-kirol ordua,
sukaldean jardun kopa bat beti eskura,
familiarekin bapo-bapo bazkaldu,
arratsaldean sofan etzanda potrojorran pelikularen bat ikusten,
nire adinean gero eta xamurragoa zein premiazkoagoa den oro
No hay comentarios:
Publicar un comentario