Zapatu goiz hits eta epelak,
Emoziorik gabeko poema bezalakoak,
Entzun osteko kanta ahaztu bat
Izena asma ez dezakezun auzo hori,
Gogoan ez duzun otordu oparo hura,
Beti osasuntsua izan nahi duen bizimodua,
Gogoratu nahi ez ditudan uneak.
Nire nagusien alperrikako bizitzak,
Nozitutako porrot guztien zenbaketa,
Sekula idatziko ez dudan liburu bikaina,
Atsekabetzen, mintzen nauten guztiok.
Erreskadan joaten zaizkidan egunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario