jueves, 16 de mayo de 2024

HAURTZAROA


 

 Zu zure akatsekin,

Behar bezainbeste
Ni beti nereekin.
Oraindik asmatzeke.

Zu beti alde batetik
Helmugara zuzen
Ni betiere bestetik
Jitoan etengabe.

Zuk naramazu tinko eskutik oratuta
Ni zurekin noa ezustez askatu arte.
Zu txirrinduaz ibiltzen irakatsi nahian
Ni lurraren kontra joka behin eta berriz.
Zu beti nire ondoan badaezpada alperrik galdu
Ni inoiz ez nintzen erabat zuregandik urrundu.

Amaya zineman emanaldi bikoitza dago
Lehenik eta behin western zahar bat
Ondoren zaldunak sare-begizko kota
eta ezpata odoleztatua.

Ez esan zure amari nagusientzat bakarrik zenik.
Ez, ez diot esango tutik ere.
Oraindik ere izaten ditut amesgaiztoak
Gizajo lepomoztua agertzen zait gauetan.

Oraindik ere nire bihotza hamaika puskatan

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...