- Aditu al duzue Jon Sarasuak botatakoa?
- Zer esan du?
- Gure larrean denak ardi mutur-beltzak garela.
- Eta, ez al da egia?
- Bai. Baina Sarasuak dio horrek larrea eskasten duela. Onuragarria, aberasgarria, litzatekeela bestelako ardiak ere egotea, gure larrea nolabait zabalagoa egingo zuela.
- Zer nolako ardiak? Ardi latx mutu-gorriak? Karrantzanak? Churras eta merinas? Eskoziarrak? Australiarrak?
- Akabo! Sarasua hori kapitalismoaren morroi bat da, gure larrea salgai nahi du.
- Nik gehiago esango nuke. Sarasua hori antifeminista misogino orojakile (kendu j eta jarri z nahi baduzu) regre karka aspergarri cringe-emaile bat da. Berak nahi duen larrea aberatsa eta zabala dela, gurea motza ta pobrea?*
- Badio ere gurean ez dagoela autokritikarako joerarik, artaldearen iritzi edo pentsakera nagusiarekin bat ez datorrenarekiko deskalifikazioa zein iraina beti nagusi.
- Ikusten? Zer nioen nik? Listopasatu bat!
- Areago, eskuin muturreko beste bat!
-...
* X delakoan irakurria eta literalki kopiatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario